Albisteak

 

GERNIKA-LUMO.(2018/01/15)- Zabalik dago Lizeo Antzokiko 2018ko abonuak berritzeko epea. Gogoratu urteko abonua eginez gero, abantaila bereziak eskuratzen dituzuela: % 25eko deskontua Lizeoan programatutako jarduera guztietan, deskontu handiak antzerki publikoen Euskadi Sarean, sei sarrera doan zinema ikusteko, eta beste bi, lagun batekin ikuskizun batera joateko.

Urteko abonuaren prezioa 30 eta 35 € bitartean dago: banakako abonuak 35 € balio ditu, eta familia abonuak, 30na € kide bakoitzeko -hiru gehienez-. Argibide gehiago jakiteko, deitu Kultur Etxeko 946 270 201 telefonora.