Albisteak

 
José María Gorroño Gernika-Lumoko alkateak eta Udal korporazioko zenbait kidek Lointek Gernika taldeko jokalariei harrera egin diete gaur Udaletxean, Erregina Kopa jokatzeko Gasteizera joan aurretik.

Gorroñok azpimarratu du, Mario Lopezen taldea “lan izugarria” gauzatzen ari dela, eta gehitu du “emakumezkoen kirola erreferente dela, baina emakumezkoen saskibaloia lehen, orain ea etorkizunean ere erreferente izan dela, dela eta izango dela”. Horregatik, animoa eman die eta “zorte handia” opa izan die lehiaketarako.