Albisteak

 

GERNIKA-LUMO. (2019.05.10)- Gernika-Lumoko Udalak herriko jaietarako kartelen lehiaketari hasiera emango dio. Lehiaketa honetan edonork har dezake parte. Kartelen diseinuan edozein material, teknika eta kolore erabili ahal izango dira.

Baina bada bete beharreko baldintza bat. Hau da, lanaren neurriak 65 bider 45 zentimetrokoak izan behar du, bertikalean aurkeztu beharko da, formatu digitalean (pdf, diseinuko programa edo jpg). CDn aurkeztu beharko dira lanak, honako goiburuarekin:“Gernikako Jaiak 2019.Abuztuak 14-18”.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 7an amaituko da. Kultur Etxean aurkeztu beharko dira,goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara eta 16:00etatik iluntzeko 21:00etara. Lanok posta
arruntaz ere bidali ahal izango dira honako helbide honetara: Gernika-Lumoko Kultur Etxea, Foru Plaza 2, 48300-Gernika-Lumo.

Lehiaketak nork irabazi duen ez da jakingo ekainaren 15era arte, eta 450 €ko saria izango du.
Lan hauek Kultur Etxean jarriko dira ikusgai ekainaren 12tik ekainaren 21era bitartean.