Albisteak

 

Dohainik izango dira eta ondorengo gaiei buruzkoak izango dira: Digitalean enpresa efizientea lortzeko mugikorretan kudeaketa optimizatua; Zelan bihur dezaketen mugikorrek zure negozioa efizienteago; eta Interneten bitartez sustapen aktiboa eta presentzia efizientea.

Lanbide Ekimenak tokiko garapenerako agentziak, SPRIrekin batera hiru ikastaro presentzial antolatu ditu dohainik, eta langile autonomoei, PYMES direlakoei eta pertsona ekintzaileei zuzenduta. Digitalean, enpresa optimizatua lortzeko kudeaketa optimizatua (martxoaren 12an) Zelan bihur dezaketen mugikorrek zure negozioa efizienteago (martxoaren 27an) eta Interneten bitartez sustapen aktiboa eta presentzia efizientea (apirilaren 2an). Ikastaroak goizetan izango dira, 10:00etatik 14:00etara. Helbura da enpresa pertsonei eta ekintzaileei lehenengo egunetik martxan jarri ahal izango dituzten tresnak ematea.

Lanbide Ekimenak Zentroaren egoitzan emango dira ikastaro hauek eta interesa dutenek hurrengo era hauetan eman ahal izango dute izena: 94 625 57 58 telefonora deituta, Alhondiga 6an dagoen egoitzara hurbilduta eta akortazar@lanbide-ekimenak.eus korreo elektronikora idatzita. Era berean, proposatutako datetan parte hartu ezin izango dutenek aholkularitza izango dute, beste data batzuk proposatzeko hurrengo enlaze honetan: http://www.spri.eus/euskadinnova/es/portada-euskadiinnova/soluciones-para-micropymes/inscripciones-inplantalariak/589.aspx.