Albisteak

 
Gernika-Lumoko Merkatu Plazak, hileko lehen larunbatero bezala, Azoka Berezia hartuko du uztailaren 6an, 9:00etatik 14:30era, honako honetan Gernikako Piperrari eskainita. Hitzordu honetan Bizkaiko leku desberdinetatik etorritako ekoizleak batuko dira (Ajangiz, Mendeta, Muxika,...). Bertaratzen direnek piperrekin egindako pintxoak.

Gainera, larunbatetako azoka guztietan bezala, eskualdeko baserritarrek mota guztietako fruta eta barazkiak eramango dituzte nahi duenak erosi ahal izateko. Artisauek ere euren lekua edukiko dute azokan (zestogileak, zeramika…) eta pate edo eztia bezalako kalitatezko jakiak ere erosi ahal izango dira. Haurrentzako jolasak ere jarriko dituzte Merkatuko plazan.