Albisteak

 

Merkataritzako Bulego Teknikoak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak dendetarako eta merkataritzarako ematen dituen laguntzak eskatzeko epea ireki dela. Laguntza horien helburua da euren lokaletan egiten dituzten hobekuntzak finantzatzea. Merkataritza saltokiak Modernizatzeko Laguntza Programak (MEC) euskal saltokien berrikuntza, kudeaketa-tresnen hobekuntza eta azpiegiturak sustatzea du helburu, kontuan hartuta, gainera, COVID19k sortutako alarma-egoerak ekarritako aparteko egoera.

Plan horrek itzuli behar ez diren laguntzak eskaintzen ditu dendarako altzariak berritu eta erosteko, gutxieneko 4.000 euroko inbertsioarekin; eta ekipamendu informatikoak eta merkataritza kudeatzeko programak erosteko, eta erositako aktibo finkoak erosteko, lokala COVID19k sortutako egoerari egokitzeko, gutxieneko 900 euroko inbertsioarekin.

Laguntza hauek eskatzeko epea abuztuaren 3an amaituko da eta informazio gehiago nahi dutenak Merkataritzarako Bulego Teknikoarekin harremanetan jar daitezke 946257940 telefonoan edo gatc@gernika-lumo.net posta elektronikoaren bidez.