Albisteak

 
Aurten, Gernikako aratusteetan ekintza berri bat izango dugu. Datorren ostiralean desfilea gauzatuko da lehenengoz, 20:00etan. Ibilbidea Foru Plazan hasiko da, gero Artekalea eta Juan Calzadara abiatuko da eta Agarre auzoan emango zaio amaiera.

Parranda-karabanak karroza bi izango ditu eta Ross dantza eskolako ikasleen dantzak, komikietako pertsonaiez jantzirik. Horrez gain, aratusteetako giroan murgildu gura dutenek ere parte hartu ahal izango dute ordu bat iraungo duen desfile honetan eta beraien mozorroak erakutsi.