Albisteak

 
Asteburua kirol eta naturaz beteta egongo da, Gerlarien Erronkaren proposamenaren barruan. Ekainaren 23 eta 24an itzuliko da berriro Gernikara Erronka, 3km, 6km, 12km eta Umeen Erronka lasterketekin, 7 urtetik 14 urtera bitartekoentzat.

Gernika Erronkaren 2. urteurrenak, igandean, ekainak 24, 2.000 korrikalari inguru elkartuko ditu. Aurten, larunbatean gauzatuko diren bi lasterketa berri egingo dira, umeentzakoa eta lasterketa laburra, 3 kilometrokoa.

Lehenengoa Umeen Erronka izango da, oztopoak izango dituen lasterketa dibertigarria, ura, basatza eta hormak izango dituena, baina umeek egiteko modukoa izango dena. Honen helburua da, umeak kirolaren munduan sartzea eta laguntasuna eta lantaldea sustatzea.
Lasterketa honetan arratsaldeko bostetatik aurrera, ume ugari batuko dira, 7 urtetik 14 urtera bitartekoak eta bi neurriko lasterketak egingo dira.

Kilometro eta erdikoa eta 3 kilometrokoa izango dira eta piramide forma duten oztopoak, basatza betetako zuloak eta oreka mantentzeko igarobideak edukiko dituzte. Karrera hauek jai giroan biziko dira eta gurasoek parte hartu ahal izango dute ikusle moduan, eta nahi izanez gero staff-aren parte ere izan daitezke.

Larunbatean, Hego Amerikan lasterketen artean nagusia den Gerlarien Erronka egongo da, oztopo lasterketa hain zuzen. Proposatzen dute Donuenak basatzaz eta urez betetzea pasatzea goizeko lasterketa gauzatuta, 3 kilometrokoa. Lasterketa hau oso egokia da lehenengoz egiten dutenentzat.

Igandean, goizeko lehenengo orduetatik 2.000 korrikalari inguru hurbilduko dira Gernikara, Erronka burutzeko. Erronka honek berrikuntza ugari izango ditu.

OCR World Championship delakoan puntuatzeko balio izango du lasterketa honek. Bi neurriko lasterketak daude 6 kilometrokoa eta 12 kilometrokoa, eta indarra, erresistentzia eta trebezia landu behar izango dira oztopo erraldoiak buru ahal izateko: Jungle, Goliat 2.0, Zombie attack… Baina hauez gain, laguntasuna, tolerantzia eta elkarkidetasuna ere landuko dira.

Gernika Erronka 2018 lasterketak, beste berrikuntza batzuk ere badakartza: errendimendu altuko kirolarien proba bat esate baterako.

Oztopo lasterketak ibilbide berria ere izango du, Gernikako toki zoragarrietatik ibiliko dena.
Hala ere, probak duen elkarlaguntzako izaera ez da aldatuko. Sarreren zati bat Minbiziaren Kontrako Erakundeari emango zaio. Antolatzaileek Gernika-Lumoko Udalari eskerrak eman dizkiote emandako laguntzagatik.

Valentzia eta Bartzelonatik igaro ostean, 2018 honetan, Gerlarien Erronka Gernikan ez ezik beste zenbait tokitan ere egongo da: Coruñan (irailaren 30ean), Malagan (urriaren 28an) eta Murtzian (azaroaren 25ean).

Dorsalak honako toki hauetan salduko dira:
www.desafiodeguerreros.es/desafio-gernika
www.desafiodeguerreros.es/desafio-3k
www.desafiodeguerreros.es/desafio-kids
 
  • Foto 1
  • Foto 2