Albisteak

 
Kaleko zine emanaldiak berreskuratu egin dira zine lan ikusgarriak dastatzeko udako gau beroetan. Jarduera hau uztaileko eta abuztuko eguaztenetan garatuko da –abuztuaren 8ra arte-, 22:00etan, Seber Altube Auditoriumean, eraikinari atxikitako pantaila baten eskainita, eta jendea harmailetan kokatuko da. Euria balitz, jarduera bertan behera geratuko litzateke.

Egitaraua:
  • Uztailak 18: “Baby driver”
  • Uztailak 25: “Jumanji: bienvenidos a la jungla”
  • Abuztuak 1: “Balck Phanter”
  • Abuztuak 8: “El otro guardaespaldas”