Albisteak

 

Gernka-Lumoko Udalak “Platino Erratza” 2018 sari nagusia irabazi du. ATEGRUS ingurumena eta hondakinen kudeaketarako elkarte teknikoak ematen die sari hau erakunde eta organismoei ingurumenaren aldeko lan nabarmenagatik bi urterik behin.
 
Aurten, epaimahaiak kontuan izan ditu, ingurumenaren defentsan egindako jardunbide egokiak, 20.000 biztanle baino gutxiagoko biztanleria duten udalerrien mailan. Isurpenik gabeko zero eremua sortu baita, gune historikoan, konbustio makinak erabat kendu dira elektrizitate-makinak jartzeko. Honen helburua izan da CO2 isurpenak kentzea eta garbitze zerbitzuak sortutako zaraten eragozpenak gutxitzea.

2014an, Gernika-Lumok “Urrezko Erratza” saria lortu zuen, udalerriaren garbiketa orokorragatik ez ezik, ondorengoen bilguneak jartzeagatik: pneumatikoak, egur eta obren hondakinak, plastikoak, industria-hondakin hutsalak.

Jose María Gorroño Gernika-Lumoko Alkatearen hitzetan, “Gernikar guztioi eta Udalari gure ahalegina, lana eta konpromisoa azpimarratzen duen esker on hau jasotzeak harrotasuna sentiarazten digu, dugun ingurumenarekiko politika arduratsuaren konpromisoa hartzen duelako aintzat. Sari honen bitartez, birziklatzeak duen garrantziaren gaineko kontzientziazioari ekiteko indarra ematen digu.”

 
ATEGRUS elkarteak Platinozko, Urrezko eta Zilarrezko erratzen sariak, ondorengoei ematen dizkie, bi urterik behin: Udalei, Aldundiei, Autonomia Erkidegoei, mankomunitateei, zerbitzuak ematen dituzten enpresei, ingeniariei, ingurumenaren gaineko aholkulariei, hondakinen kudeaketarako eta hiri-garbiketarako instalazioak eta ekipoen fabrikatzaileei, ingurumenari buruzko formazioa eta kontzientziazio kanpainetako sektoreari.