Albisteak

 

Gernika-Lumoko Turismo bulegoak berriztatu egin du jarraiko hamabosgarren urtez (2005etik hona). Turismo kalitatezko “Q” ezaugarria “Instituto de Calidad Turística Española (ICTE)” delako erakundeak ematen du. Ezaugarri hau lortzeko 8,82 puntu lortu behar izan dira 10etik; Turismo Bulegoetako Kalitateari buruzko UNE/187003/2008 araua betetzen den kontrolatzen du auditoriak, kalitate, segurtasuna eta profesionaltasuna neurtuz. Azterketan azpimarratutako punturik sendoenetakoa giza baliabideena da.

“Q” kalitate ezaugarria da turismo erakundeentzat finkaturiko kalitate bereziko lehenengo egiaztapen sistema eta Gernika-Lumon bisitariei eta herritarrei kalitatezko zerbitzuaren alde ekiten zaiola frogatzen du. Are gehiago, 2016an beste aitorpen bat lortu zuen, hau da, Kudeaketa Aurreratuaren Diploma, Eusko Jaurlaritzak ematen diena EUSKALITen Kanpo Kontrasterako zerbitzua jasotzen duten erakundeentzat eta frogatu egiten du Kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa dagoela.

Urte arrakastatsua

Udalerriko turismo baliabideak dastatzeko bisitari kopuruak oso arrakastatsua izan da 2018 urtea. Gehien bisitatuaa, Junta Etxera, 150.000 bisitari joan dira; Bakearen Museoak jarraitzen dio, berau ere kopuru gero eta handiagoarekin 51.000 bisitari izanik, 2017an baino 3.000 gehiago. Turismo bulegoari dagokionean, 78.000 mila pertsona baino gehiagori eskaini dio arreta; horietatik 20.000 taldetan hurreratu da, 2017an baino taldeetan etorri zirenak baino %22 gehiago. Honako igoeraren arrazoia lotutako dago bus diskrezionaletarako monumentu gunetik aparte mugatu den lekuarekin. Bestalde, turismo bulegotik igaro diren bisitarien %38a erbestekoak izan dira (30.000 pertsona), iaz baino %1,46 gehiago. Honako datua bat dator Euskadin erbestetik datozen turista kopuruaren igoerarekin.