Albisteak

 

Datorren ostiraletik (irailak 21) astelehenera (irailak 24) bizikleten gainean baino ez gara arituko. “Bizikletaren Astea 2018” lelo pean, Aixerrotape txirrindularien klubak, Gernika-Lumoko Udalaren laguntzaz, bi gurpiletako ibilgailuen gainean kontzientziatzeko astea antolatuko du, Kotxerik Gabeko Mundu Eguna ospatuko den astean. Horretarako helburu bakarra duen egitarau sendoa prestatu du, bizikletaren erabilera sustatzea ingurumena errespetatzen duen garraio eraginkorra delako.

Bere oneziak hedatzeko, Pasealekuan hainbat ekintza antolatu dira, larunbatean hasiko direnak 09:00etan. Lehenengo ekintzak bi bizikleta-ibilaldi izango dira bat mendiz egitekoa, 30-40 kilometro inguru izango dituena eta bigarrena errepidez, 60-70 kilometro inguru izango dituena. Arratsaldez, 16:30ean, Lumora igotzeko kronoeskalada izango da federatutako umeen kategoriek parte hartzeko. Igandean, irailak 23, 10:30etik aurrera, familiek disfrutatzeko unea izango da, ume-gynkana burutuko da eta 12:00etan hasiko den Gurutze Gorriari laguntzeko familia-ibilaldia, 8-10 kilometro inguru izango dituena. Astea bukatuko da astelehenean, irailak 24, 09:30etik 13:30era lantegitxoak izango dira, eta DBHko ikasleei zuzendutako hitzaldia emango du Koikili Lertxindu Athletic-eko futbolari ohiak Elai Alai Aretoan, 11:00etatik 12:00etara.