Albisteak

 
Busturialdeko Ur Kontsortzioak berebiziko kanpaina antolatu du, oraindik ez dakitenei jakinarazteko, komuna ez dela sastarrontzia eta bertara ezin direla produktu higieniko asko bota. Pasealekuan jarri da “Komun Erakusketa” hau gaur eta datorren 15a arte izango da bertan. Argi eta garbi adierazita geratuko da zergatik ezin diren komunetik behera bota oihaltxo higienikoak, izugarrizko kolapsoa sortzen dutelako saneamendu sarean, hain zuzen. Karpa baten azpian jarriko da erakusketa, herritarrak kontzientziatzeko helburuarekin. Aipatutako oihaltxo higienikoez gain, norberaren higienearen bestelako produktu batzuk ere ezin dira bota: medikamentuak, detergenteak, koipeak eta olioak besteak beste.
 
Erakusketak lortu nahi duena da herritarren artean ohiturak arduratsuagoak izatea, eta komunetik behera botatzen diren produktuek ez dezatela kolapso gehiago eta arazo gehiago sortu.

Erakusketa ibiltari hau ikusi ahal izango da 10:00etatik 14:30era eta 16:30etik a 20:00etara.