Albisteak

 

"Familia bidezko jarraipena" proiektuko azpiegitasmoa bat dugu "Euskera Olgetan Errotu", 3-6 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei begirako ekimena. Aurreko Plan Estrategikoan indarrean egon zen eta oraingoan (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana) ere mantentzen dugu. Helburua: esparru ez formalean euskararen erabilpena areagotzeko baldintzak finkatu, guraso eta seme-alaben arteko harremanak giro ludikoan landuz.

Ekimenaren oinarri nagusiak:

  • Lehiaketa formatua  duen egitasmoa dugu, baina ez konpetitiboa, baizik eta gurasoak umearekin gainditu beharreko froga batzuetan oinarritua.
  • Guraso euskaldunak eta erdi-euskaldunak beraien seme-alabekin  bikoteka  aritzea, froga desberdinak bitarteko: euskal jokoak, txisteak, bertsoak, abestiak, galderak, mimika…
  • 3 ekitaldi izango dira, hiru igandetan: azaroak 15 (baserriaren eguna), azaroak 22 (herriaren eguna) eta azaroak 29 (jai erraldoia, Euskararen Nazioarteko Eguneko atarikoa), Jai Alai Frontoian. 17:00etatik 20:00etara.

Antolatzailea dugu Urdaibai Rugby Elkartea, Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Arloarekin elkarlanean, eta bien arteko konpromisoak eta zereginak finkatzeko hitzarmen bat sinatu da, urtero bezala:

  • URE elkartearen ardurapean dago antolaketa, begiraleen dinamika lantzea, zabalkunderako euskarriak moldatzea…
  • Euskara Arloaren ardura: diru baliabideak (7.511 euro), azpiegitura eskaini (Jai Alai frontoia), zabalkunderako euskarriak adostu eta umeen gurasoei gutuna etxeetara bidaltzeko bideak erraztu.

Egitasmoaren xede taldea, esan bezala, 3-6 urte bitarteko umeak eta euren gurasoak dira, 600 bat familia udalerrian. Gutuna bidaltzen zaie etxeetara, datuen babeserako legea zorrotz errespetatuz; parte hartzeko gonbidapen horrekin batera, izena emateko fitxa bat doa. Urtero parte hartzen dutenen kopurua: 200 bat ume eta euren gurasoak  (batzuetan biak: 300 bat guraso). Beraz, xede taldearen %35a izaten dugu partaide, Gernika-Lumolako herri ertain baterako arrakastatsua guretzat.

Cartel (PDF 3,98MB)