Albisteak

 
  • Enertrip, Ea-Asteiko Etxeak ostatu jasangarriekin batera, datorren asteburuan, maiatzak 17, Urdaibain auto elektrikoen topaketa bat sustatzera datoz.
  • Topaketa hau, mugikortasun elektrikoarekin egokitutako eskaintza turistikoa biltzen duen eta kargagailu elektrikoekin hornitutako hoteletan ostatuak eta ibilbideak hala nola irizpide jasangarrien araberako jarduerak eskaintzen dituen Enertrip plataforma merkaturatzeko antolatzen da.
  • Larunbatean, hilak 18, 13:30etatik aurrera, bertaratuak Gernikako Adolfo Urioste kalean topatuko dira, ibilgailu elektrikoaren mugikortasuna hiritarrengana hurbiltzeko, eta Gernika-Lumoko José María Gorroño alkateak harrera egingo die.

Topaketan partaide izango dira Madrildik datorren AUVE elkarteko Salvador Ejarque Presidentea, Koldo Duarte Bizkaiko ordezkaria hala nola Madril, Araba, Mallorca, Huelva, Kantabria, Burgos eta Salamancatik datozen zuzendariak, marka ezberdinetako autoekin, esaterako bi Tesla Model eta 3 Model S, bi Nissan Leaf 24, bi Opel Ampera, bi Renault Zoe eta horrez gainera Zero S modeloko Moto bat.

“Mugikortasun elektrikoa eta turismo jasangarria zatiezinak dira eta topaleku bezala Urdaibai hautatu dugu, izan ere, Euskadirako eskualde enblematiko bat da, Biosferaren Erreserba, zeinetan gainera Espainia osoan aitzindariak diren parametro jasangarriekin hornitutako Ea-Asteiko Etxeak kokatuko diren” dio Enertrip-eko sustatzailea eta turismoan zein berrikuntzan espezializatutako Turiskopio enpresako gerentea den Natalia Zapaterok.

Auto elektrikoan bidaiatzean praktika turistiko adeitsuak sustatzen dira, karbono isurpenen murrizketa eta jarduera turistikotik eratorritako aztarna ekologikoaren oreka mantentzea errazten da, soinu eta ingurumen kutsadurak murriztuz.

“Ea-Asteiko Etxeak eta Kanala Etxea establezimendu berria, berriz ere eskualdean aitzindariak izatera datoz, kargagailu elektrikoen parke baten instalazioarekin zeinen helburua ingurumenarekiko turismo adeitsua sustatzea izango den” baieztatu du horien jabea eta topaketaren bultzatzailea den Mertxe Begiristainek.

Enertrip, mugikortasun elektrikoarekin lotutako turismo jasangarriaren aitzindari bezala sortu zen, auto elektrikoaren erabiltzaileentzat bidaien eskuragarritasuna erraztuz eta aldi berean, establezimendu eta destino turistikoak ingurune naturala kontserbatzeko gero eta arduratsuagoa izanik, hornitzaile turistikoei ingurunearekin lotutako zerbitzu ezberdinak eta konpromiso irmo bat eskatzen dizkien bidaiari batekin egokituz.

“Proposatzen dugun hotel, ibilbide eta esperientzia sorta, destinoak hondatu gabe haietan inpaktu positibo bat eragingo duen turismo ekonomiko eta ingurumen mailan arduratsu bat garatzeko bultzatu behar dugun goranzko merkatu hobi baterako diseinatutako produktu berezia osatzera dator” ondorioztatu du Nataliak.

Enertrip-ek bere zerbitzuak osatzen ditu enpresak eta destinoak mugikortasun elektrikoarekin egokitu daitezen lagunduz, haiei kargagailu elektrikoen instalazioa, neurri ekologikoen erabilera eta erantzukizun korporatiboaren politikak ezartzeko aholkua emanez.

Enertrip plataformari buruz

www.enertrip.com

Enertrip, irizpide jasangarriak aintzat hartzen dituen mugikortasun elektrikoarekin egokitutako hotelak eta esperientziak biltzen dituen web plataforma bat da, bidaiak eta ingurunearekiko esperientzia adeitsuak eskaintzen dituena.

Ea-Asteiko Etxeak eta Kanala Etxeari buruz

www.astei.com
www.casarural-kanala.com

Ea-Asteiko Etxeak eta Kanala Etxea, baliabide mugatuak dituen planeta bateko behar energetikoak arduraz asetzeko jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duten ostatuak dira. Jasangarria eta energia mailan eraginkorra den eraikuntzan aitzindariak izanik, bere eskaintzan ibilgailuetarako kargagailu elektrikoen parke bat eransten du, mugikortasun elektrikoa bultzatuz.

AUVE-ri buruz

www.auve.org

“AUVE” Ibilgailu Elektrikoen Erabiltzaileen Elkartea, maila nazionaleko irabaziasmorik gabeko eta ibilgailu elektrikoetan interesatutako erabiltzaileekin osatutako elkarte bat da. Elkarte hau, berriz kargatzeko azpiegitura publikoaren eta administraziotako pizgarrien bidez mugikortasun elektrikoa bultzatzeko beharragatik sortu zen.