Albisteak

 

Bizkaiko Batzar Nagusietako Ana Otadui Lehendakariak Gernikako Arbola Maratoi Solidarioa aurkeztu du gaur. Proba zin-bide historikotik zehar pasako da abenduaren 30ean, ongintzazko helburuekin. Gernikako Arbola Zaharraren maratoia Batzarretxeko barrutitik abiatuko eta Europa Parkerako sarreraren albotik igaroko da. Ibilbideak Erregeek, Foruak berresteko, erabiltzen zuten zin-egite ibilbidean parte hartzen du. Handik pasa zen azkena Fernando VII.a izan zen, korrika, Mañariatik, bere helmugara berandu zihoalako.

“Batzar Nagusien Lehendakari gisa, eta oro har, bizkaitar guztiontzat, ohore handia da, aurten, zuen erronka solidarioan Gernikako Arbola sartu izana, euskal askatasunen sinboloa eta gure historiaren ikonoa baita”, nabarmendu du Otaduik, Foru Ganberako ordezkari gorena.

Aurkezpenean, Javi Conde eta Jon Salvador atletak eta Begoña Beristain korrikalari eta kazetaria ere izan dira. Azken horrek, estreinaldiko aldiz, maratoi honetan parte hartuko du, lasterketa solidario honen alde egiteko eta emakumearen kirol esparruko zereginak nabarmentzeko.

Javi Conde Maratoi Solidarioen Elkarteak, oraingo honetan ere, bere erronka solidarioenetariko bati aurre egingo dio: maratoi bat egitea (42.195 metro) zirkuitu labur eta Bizkaiko leku ospetsu batean. 170 metroko zirkuitu bat da, alegia; guztira 85 metroko 514 zuzen, dagozkien joan-etorriko birekin. Lasterketa 9:00etan hasiko da, astelehenean, abenduak 30.

Bere historian zehar, Javi Conde Maratoi Solidarioek ezaugarri hauetako hainbat maratoi egin ditu, Gaztelugatxeko San Joan, Bizkaia Zubiko igarobidea edo Karrantzako Pozalagua Leizeetatik.

Proba hauek homologatuta eta Bizkaiko Federazioko epaileek kontrolatuta daude, eta dirua biltzea eta ekintza solidarioetan erabiltzea dute helburu. Aurten, bildutako dirua honako elkarteei emango zaie: Aunar Taper Solidario Elkartea, Stop San Filipo Elkartea, Kirol Egokituaren Euskal Federazioa, Saharako Errefuxiatuen Kanpamendua, Basauriko Atletismo Egokituaren Kluba eta Aingeru-Etxebarri Proiektu Solidarioa, Jesusen Mirabeak, besteak beste.

Javi Conde atleta bilbotarrak bederatzi domina irabazi zituen Udako Joko Paralinpikoetan 1992 eta 2004. urteen artean. Une honetan Basauriko Javi Conde Atletismo Kluba zuzentzen du eta bertako adimen minusbaliotasuna duten kirolarientzako pista atletismo taldeak, aurten, Espainiako txapelketa irabazi du, Bizkaira 27 dominekin itzuli dela.

Erandioko Jon Salvador Javi Conde Atletismo Klubeko kidea da eta otsailean, bosgarren aldiz, Saharako Maratoiko podiumera igo zen, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduen zeharreko lasterketa egin ondoren. Bertan hirugarren geratu zen.

Biek antolatu diren bost maratoi solidario hauetan hartu dute parte. Aurtengoa abenduaren 30ean antolatuko da, non Begoña Beristainek estreinaldiko aldiz korrika egingo duen. Azken hura ere Saharako Maratoiaren podiumera igo zen, hirugarren geratu ondoren eta Tunezen antolatu diren Saharako 100 kilometroetako ultradistantzian izan duen bere lehenengo esperientziatik itzuli berria da.

Maratoi hau Bizkaiko Jepa Junkera trikitilariari dedikatuta egongo da, Maratoi Solidarioen lagun ona eta aurreko erronkenetariko batzuk bere musikaz lagundu dituena. Junkera bere bizi maratoiari aurre egiten ari zaio eta esfortzu, irmotasun eta sakrifizio handiz, duela hainbat hilabete, ezenatokietatik, aldi baterako, urruntzera behartu zuen iktus larri batetik sendatzen ari da.