Albisteak

 
Errepideak eta lorategiak mantentzeko udal plangintzari eutsiz, Udalak hasiera emango dio abuztuaren inguru batzuetan errepideak kopontzeari: Iparragirre kalean –Gurutze Gorritik autobús geltokiraino-, Bekoibarra kalean –Losal lantegitik Aldape kaleraino-, Maxi Eroski inguruan eta Errege-bidean (kasu honetan 200 metro egokituko dira gutxi gora-behera). Lanak burutzeko 126.000 euro gastatuko dira, “udalerriko errepideak modu egokian mantentzeko”, Jose Maria Gorroño alkateak dioenez. Horrez gain, nabarmendu egin du hiri-altzaria, argiteria zein lorategiak ondo eta garbi mantendu beharra, lehenengo mailako hiri bat izateko modu egokitzat. Aipatu asfaltatze lanak 15 egun barru bukatuko dira eta kaleotako trafikuari eragingo diote, albo kaleetara bideratuz.