Albisteak

 

Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko Alkateak eta Iñaki Gorroño Eria eta Azoka arloko zinegotziak, bisitatu dute Merkatu plazako ohiko asteleheneko azoka, lehenengo sektorearein bat egiteko. Biek egin dute ibilaldia saltokietatik, ekoizleei agur egin, erosketak egin eta euren egoeraz arduratzeko.

Instalazioetatik egindako bisita horretan Alkateari hurbildu zitzaizkion biztanleak eta lehenengo sektore horretako bezero batzuk, nekazari produktu horien merkaturatzeko leku horren egokitasuna goraipatzeko.

Azpimarratu behar da Gernika-Lumoko merkatu plaza dugula Euskadiko garrantzitsuena neurri aldetik, erakuslekurako 5.000 metro karratu dituelako, eta baita kokalekuagatik, hiriaren erdian egonda  368 saltoki dituelako; hauetatik 288 dira goi mailako ortuarietarako, ogirako eta eskulanetarako.

Gorroñok esan duenez, “merkatura hurbiltzen dira milaka pertsona, batik bat Busturialdetik, Lea-Artibaitik, Mungialdetik eta Arratiatik etorriak”. Gogorarazi egin zuen “salmentarako gunea izateaz gain, bisitarien arteko giza harremanak sendotzeko gunea ere badela”. Azpimarratu egin zuen “altxorra dugun plaza hau mantendu eta indartzea” garrantzitsua dela.