Albisteak

 

GERNIKA-LUMO. (2018.01.29)- Merkataritza Sailak, Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia(PERCO) martxan jarri eta garatuko du Gernikan, 2018an zehar; plan horrek, 2000. urtean egin zena ordezkatuko du. Izan ere, gutxikako merkataritza susperraldia behar duen arloa dugu.
Merkataritza formula berriek eta erosteko eta kontsumitzeko ohiturek arloaren antolaketaren prozesu berria sortu dute eta Gernikako merkataritza ez dago honetatik kanpo. Hori dela eta, tokiko merkataritzaren jarrera egokia lortzea ezinbestekoa da.

Ezinbesteko parte hartzea

Plan hau gara dadin, ezinbestekoa da arlokoen parte hartzea. Horretarako ildo desberdinak landuko dira, esate baterako, preco-etan ohikoak diren inkestak, eta arloko langileekin bilerak ere bai.

Herritarrei egiteko inkestak direla eta, otsailean hasiko dira; asteetan zehar arituko dira eta, era berean, merkatariei ere egingo zaizkie. Inkesta hauek, apirilean bukatuko den diagnostikoa gauzatzeko oinarritzat erabiliko dira.