Albisteak

 

Udalak Barrutia eskolako ingurua hobetzeko eta birlandatzeko bi esku hartze gauzatu ditu. Alde batetik, María Uribe Ingurumenerako Zinegotziaren esanetan “eskola honen frontoi ondoko mendoitzaren goialdean” hiru sagarrondo eta bertoko hiru madariondo -goiztiarrak eta berandukoak- landatu dira, “bertan egon diren aranondoen lerroa osatzeko”. Ekimen hau zentroko ikasleekin batera egin da, eta ikastalde bakoitzak arbola bat landatzeko ardura izan du.

Beste alde batetik, gune honetan lur-jausirik egon ez dadin beste esku hartze bat gauzatu da, 45 metro luzerako heskaia landatu da, 1,20 metroko altuera duen binorriko 50 landare eta beste horrenbeste 80 cm-ko ereinotz landare.

Aurrerago esku hartzea osatzeko, mendoitzak higadura duen guneetan txilar espezie ezberdinak landatuko dira.