Albisteak

 
Udalak, datorren eguaztenean, 19:00etan, Gernika-Lumoko etorkizunaren diseinu berrirako plana aurkeztuko du Elai Alai aretoan, jendaurrerako irekia izango den saioan. Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra herriko dokumentu estrategikoa da. Bertan aztertzen da zelan bizi garen herrian eta etorkizunari begira jarraitu behar diren urrats urbanistikoak ezartzen ditu.

Orain indarrean dagoen Plan Orokorra, 2000. urtekoa da eta aldaketa eta beharrizan berriei erantzuteko, Udalak saio informatiboa jarri du martxan Plan Orokorraren berrazterketa azaltzeko, etorkizuneko Gernika-Lumo diseinatzeko onartu behar den plan berria izango dena.