Albisteak

 
Gaur, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak “”Junior Innobazioa B24” programaren barruko 24 orduko edizioaren tokiko sariak banatu ditu. Gernika Institutuan ospatu da lehenengo edizio hau.
 
“Junior Innobazioa B24” programaren 24 orduko ekimena Euskadiko Telekomunikazio Elkargo Ofizialak, Ingeniari Elkarteak eta Gernika-.Lumoko Udalak bultzatua da. Horrekin, gazteen artean innobazioa sustatu nahi izan da eta gazteak enpresa mundura erakarri.
 
Horrekin lotuta, Seber Altube ikastolako bost ikaslek (Goizalde Eizagirre, Naroa Alzibar, Ane Muriel, Ane Gerrikaetxebarria eta Beñat Zobaran) irabazi dute bertoko saria, “Teknoseber” deitura duen marketing digitaleko proiektuarekin; horretarako, janariak kontserbatzeko programa bat ezagutaraztearren arazoari konponbidea emateko enpresa bat sortu eta garatu behar izan zuten. 
 
Soluzioa: internet sarean dauden tresnak erabiltzea.  Hori guztia 24 ordutan inplementatu behar izan zuten.