Albisteak

 
Azaroko azken barikuari Balck Friday deitzen zaio eta gabon sasoiko erosketa aldiari hasiera emateko eguna dugu, saltokietan deskontuak aplikatuz. Hurrengo egunean osterantzeko gauza bat aldarrikatu gura izaten da: Fair Saturday eguna – Zapatu justua- mundu guztiko arte eta kultura esparruan ospatzen dena eta hiri askotako erakundeak astintzen dituena ekitaldiak antolatzeko. Hori horrela, Gernika-Lumoko Udaleko Kultura arloak bat egin zuen Andra Mari Koralarekin, azaroaren 25ean kontzertu benefiko bat eskaintzeko; kontzertu horretan egindako diru bilketa Bizkaiko Elikagaien Bankuari eman zaio. Guztira 1.226 euro izan dira elkarte horri emandakoak.