Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udalak hor darrai haurren jolastokiak hobetzen eta egokitzen. Horrekin bat, San Juan Ibarran umeentzat jolastoki gune eraberritua jarri du, 70.000 euroko aurrekontua izan duena. Lanak burutzeko epea hiru astebetekoa izan da.
 
Gune berria haurren gozamenerakoa da eta 220 metro karratu hartzen ditu, oso-osoan kautxozko zoladura izanik.
Jolas-gailu horiek erraz erabiltzekoak dira, haurraren oreka, ulermena eta koordinazioa lantzeko aukera ematen dutena. Osagaiak: bost malguki, hiru zibi-zabu (bata seaska itxurarekin), hiru jostailu konbinatu, bata dorre itxurakoa eta teilaturekin apainduta, eta etxola bat.