Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udalak gure herriko historia eskuratzeko lanean segitzen du, antzinako irudi handiak herriko hainbat tokitan jarrita. Lehen Errenterian jarri ziren eta orain Fray Martin de Murua kalean jarri dira. Oraingo hauek Jesus Maria Agirremayoak lagatako berrogeita hamargarren hamarkadakoak dira.

Argazkien neurriak 3 x 4,80 metro dira eta bertan ikusi ahal dena da, “Santa”-ren ultramarinoa eta San Cristobal garajea, sasoi hartan toki horretan kokatuta egon zirenak. Laburbilduz, begiratzen duenaren oroimena piztea du helburu ekimen honek, izan ere, oinezkoen begiradak eta komentarioak sortarazi ditu.