Albisteak

 

Kulturak Eskabideak aurkezteko epealdia urtarrilaren 4ra bitartekoa izango da Kultur Etxe Fundazioak diru-laguntzak emateko deialdia egin die elkarteei, urte honetan egingo dituzten jarduera kulturalak burutzeko. Baldintza berak eskainiko zaizkie parte hartzaile guztiei, eta diru irabazi asmorik gabekoak izan behar dute. Eta jakina, elkarte hauek lotura izan behar dute kultura.

Eskabideak aurkezt eko epea indarrean izango da urtarrilaren 4a, eguerdiko 14:00 arte. Eskabideak Kultur Etxean aurkeztu beharko dituzte. Eskabideari erantsita, burutu nahi duten jarduera edo programaren gaineko memoria argitzailea aurkeztu beharko dute, burutuko duten jardueraren hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen. Ezohiko edota puntualak diren jardueren justifikazioa hilabeteko epealdian aurkeztu beharko dute, jarduera amaitu eta gero.