Albisteak

 
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin du 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketan hildakoen omenez hilerriko mausoleoan egiteko izan den lore-koroaren eskaintza. Erabaki horrek ezustean hartu du Udalbatza, osasun-agintariek iragarritako prebentzio-gomendio guztiak zorrotz betetzeko antolatuta egon den ekitaldia izan delako.Ekitaldi honen antolaketa hurrengo hau izan da: parte hartzeko izan diren pertsonak 4 izan dira, bat  bonbardaketan suntsitutako San Juan Elizaren kanpaina jotzeko, bigarren bat dantzaria, hirugarren bat txistularia eta azkena lore-koroa uzteko izan dena. Alarma-egoera ezarri zuen Errege Dekretuak jasotzen duena da hileta-zeremonietan bertaratu daitekeen gehieneko kopurua 5 pertsonakoa dela hilerri batean edo tanatorio batean, hiru senide, ehorztetxeko kotxea gidatzeko txoferra eta lurperatzailea hain zuzen.