Albisteak

 

“Kultura Gernika-Lumo” webgune berriak udalerriko kultura-jardueraren agenda osoa eta herritarrentzako tresna erabilgarria izan nahi du. Atari horretan, Kultur Etxeak eta tokiko kultura-eragileek antolatutako kultura-ekimen guztiak sartuko dira, eta udalaren webgunearen bidez ere eskura daiteke (www.gernika-lumo.net).

Jokin Garatea Kulturako zinegotziak azpimarratu duenez, "Gernika-Lumoko kultura-eskaintza oso zabala eta askotarikoa da, eta hor sartzen dira arte eszenikoak, erakusketak, tailerrak eta, oro har, Kultur Etxeak dituen proiektuak eta programak. Eskaintza hori, batzuetan, oharkabean pasatzen da herritarrentzat, komunikazio-mekanismo egonkor eta zentralizaturik ez dagoelako, eta horixe da, hain zuzen ere, tresna berri honen bokazioa".

Sarrerak on line salgai

Puntu garrantzitsu moduan, ikuskizunetarako sarrerak on line erosteko aukera nabarmentzen da, eta aukera ematen zaie erabiltzaileei modu zuzenagoan eta ordenatuagoan sartzeko udal- espazio kulturaletan egiten diren ekitaldien sarreren erosketan, Kutxabankeko sarreren salmenta- atarian dagokion bilaketa egin , edo txarteldegira joateko beharrik gabe, orain arte gertatzen zen moduan. Hala ere, aukera horiek ere mantendu egingo dira.

“Kultura Gernika-Lumo” agora digital berri honetatik liburutegiko, Segundo Olaeta Musika Eskolako, Gazteentzako Informazio Bulegoko, Lizeo Antzokiko, Elai Alaiko eta erakusgelako informazioa eskuratu ahal izango da. Horrez gain, hasierako orrian arlo bakoitzeko ekitaldi adierazgarrienak nabarmentzen dituen atal bat eta udaleko sare sozialetako kontuetarako sarbidea gehitzen dira (twitter, Instagram, You Tube eta Facebook), publikoarekin interaktuatzen jarraitzeko.