Albisteak

 
  • Kultur Etxeak 3.000 euro emango dizkie diskoak edo biniloak argitaratu nahi dituzten herriko taldeei
  • Martxan jarri zenetik, hamaika musika talde gernikar babestu dira.

Herriko musika arloak berriro izango ditu taldeentzako laguntzak, profesionalak zein amateurrak direnentzat. Hirugarren urtez jarraian, Kultur Etxeak diskoak CDan edo biniloan argitaratzeko laguntzen deialdia egingo du, eta 3.000 euro bideratuko dira guztira. Ekimena 2018an jarri zen abian, eta, ordutik, tokiko hamaika talde sustatzeko balio izan du. Sorkuntza eta kultura bultzatzea du helburu, eta tokiko taldeen errepertorioa sustatzen laguntzea ere bai. Jokin Garatea Kultura zinegotziaren ustez, "Ez dugu inoiz bistatik galdu behar kulturaren balioa, ez bakarrik industria gisa, baizik eta zaindu eta babestu behar den gure gizartearen funtsezko zutabe gisa".

Diru-laguntza gutxienez kideen %50 Gernika-Lumon erroldatuta dauden musika talde edo elkarteei zuzenduta dago, eta diru-laguntza eskatzeko epea urriaren 30ean amaituko da. Era berean, laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte aurten disko bat argitaratu dutenek edo argitaratuko dutenek; izan ere, beren ohiko jarduera herriko musika-espazio batekin lotuta dago: Segundo Olaeta Musika Eskola, Kultur Etxea edo Iparragirre Rock Elkartea, besteak beste. Oinarriak hurrengo helbide elektroniko honetan eskura daitezke: www.gernika-lumo.net.