Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak herri irisgarri eta segurua egiteko “Udalerri irisgarria eta segurua” proiektuarekin jarraitzen du, bai oinezkoentzat bai ibilgailuentzat. Ildo horretan, dagoeneko badauka biribilgune bat Gernika-Lumotik Zornotzarako irteerako errepidean –Aranaren parean–, zirkulazioa antolatzeko. Jarduketa horri esker, kokatuta dagoen bidegurutzearen birak berrantolatu ahal izan dira, eta hiriguneko sarrera-irteeretan trafikoa baretu egin da.

Gainera, Iparragirre kaleko mugikortasuna berriro diseinatzeko lanak hasi dira, segurtasuna handitzeko. Irtenbidea egungo bidegorria espaloiz aldatzea da, hain egokia ez den espaloitik igarotzen delako; izan ere, bidea eten egiten da, zati batzuetan, kaleak eta garajeen irteerak gurutzatzen direlako, eta ondorioz txirrindularien hainbat istripu eragin ditu.

Beheratzeak, asfaltatzeak eta seinaleak

Beste alde batetik, Iparragirre eta Urremendi kaleetan eta Bekoibarrako industrialdeko aparkalekurako sarbidean hiru espaloi-beheratze egin ditu Udalak, inguru horretako irisgarritasuna hobetzeko. Jarduketa horiek ez ezik aipatutako industrialdean oinezkoentzako pasabideak eta hainbat seinale horizontal margotzeko lanak ere egin dira.

Era berean, bideak kontserbatzeko eta mantentzeko lanekin jarraitzen dugu, eta, beraz, datorren urrian bideak egokitzeko hainbat asfaltatze eta egokitze obra egingo dira Iparragirre, Kortezubi eta Enrique Amurrio kaleetan.