Albisteak

 

Euskal Akuarelisten Elkarteak eta Euskal Herria Museoak sustatutako "Juan de Arostegi y Barbier" lehiaketako lanen erakusketa izango da ikusgai datorren urriaren 9a arte Kultur Etxean. Hiribildu forala ardatz duen erakusketa kolektibo honetan, akuarelak artelanak sortzeko eskaintzen dituen aukera handiak aztertzen dira. Kultur Etxean Elkarte honetako 20 akuarelisten beste horrenbeste margo-lan ikus daitezke guztira, eta, beraz, gai eta estilo artistiko ugari.

Euskal Akuarelisten Elkartea 1945ean sortu zuen Juan de Arostegi y Barbier artista eta idazle gernikarrak Bilbon, eta gaur egun ia 300 bazkide ditu.