Albisteak

 

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, oraingoan, urriaren 3an egitekoa izan den Euskal Jaia bertan behera utziko da. Erabakia jardueran parte hartzen duten talde kulturalekin adostu da, eta irizpide komun sanitarioetan oinarritu da; izan ere, Jokin Garatea Kultura zinegotziak adierazi duenez, "Udaletik ziur gaude ez dela ekitaldi handietarako unea, oraindik ez direlako betetzen pilaketak ahalbidetzeko behar diren normaltasun-baldintzak", eta gaineratu du lehentasun handiena "pertsonen osasuna zaintzea dela, eta, horregatik, zuhurtziaz jokatuko dugu".

Era berean, Udalak herritarren erantzukizunari dei egin dio jai-ekitaldirik ez egiteko eta segurtasun neurri guztiak "zorrotz" betetzeko, "Aurten ez delako tokatzen" Garatearen hitzetan.