Albisteak

 

José María Gorroño Gernika-Lumoko alkateak prentsaurrekoan adierazi duenez, koronabirusen agerraldian "zorrotz bete dugu legea, eta oso zorrotzak izan gara legea betearazteko". Jokin Garatea Kultura eta Jaietako zinegotziarekin, Iñaki Gorroño Barne Erregimeneko zinegotziarekin eta Javier Martin Udaltzainen buruarekin batera egindako agerraldian azaldu du, "Udaltzainek eta Ertzaintzek prestatutako ´jairik eza´ egon zen egunetarako kontingentzia plan berezi bat" ezarri zutela. "Egoera kontrolpean dago eta oso pozik gaude osasun langileek egindako lanarekin", esan du, baina Gorroñok "zuhurtzia eta erantzukizuna" eskatu ditu, "gaixotasuna hor dagoelako".

Alkatea harrituta agertu da EH Bilduren asmo txarreko kritikekin, izan ere, gauzatutako adierazpenak interesatuta desitxuratu dituzte, eta adierazi dute "komunikazioa oso modu baldarrean eta maltzurrean" egin dela, eta "osasun-zerbitzuen kolapsoa" ekarri duela. Gorroñok akusazio horren aurrean erantzun du herritarrei egin ziela deia "ahalik eta gernikar gehienek PCR probak egin zitzaten" Osakidetzaren informazioa kontuan izanda, foku horretan komunitate-transmisioa egon zitekeelako. "Euskadin egunero 9.100 PCR egiten badira, hemen egunean 600 egiteak, hau da %7, ez du esan nahi osasuna blokeatu denik". Gainera, "neurri honekin hainbat establezimendutan positiboak detektatu direnez, transmisioa saihestea lortu dugu". "Horrelako egoera batean alarma sortzea ez da oso serioa. Ez da errudunik bilatu behar, horrela ez baita ezer konpontzen". Era berean, "egoera honetatik ateratzeko denok elkarrekin egon behar dugu, gazte eta nagusi" gogoratu zuen eta "erantzukizuna, errespetua, esker ona eta umiltasuna bezalako baloreak ez galtzea" eskatu zuen.

Beste alde batetik, Jokin Garatea Kultura eta Jai zinegotziak Andra Mari eta San Roke jaiak geratu bertan behera azaldu zuen, baita kultur ekitaldi guztiak ere, "Andra Mari eguneko Bertso Saioa barne, zuhurtziaz jokatuta, lehentasuna gernikar guztien osasuna baita".

243 arau-hauste, segurtasun-neurriak ez betetzeagatik.

Javier Martin Udaltzainen buruak azaldu zuenez, EH Bilduk Juan Calzada kalea ixteko eskatu zuen, jaiak balira bezala, eta alkateak eta Martinek berak horren aurka egin zuten. "Kale hau itxi izan balitz, egoera kontrolaezina izango litzatekeela", zehaztu zuen Udaltzainen buruak. Ildo horretan, uztailetik abuztuaren 17ra 148 pertsona zigortu zituzten maskara ez eramateagatik, 88 espediente ireki dira botiloi bakoitzeko eta 7 ostalaritza-establezimenduri isuna jarri zitzaien edukiera edota distantziak ez betetzeagatik.ikasgeletarako itzulera beste era batera egin dezakegu eta aprobetxatu bizi-ohitura osasungarriak hartzeko. Izan ere, ohitura horiek, iraunkorragoak izateaz gain ingurumenari ere mesede egingo baitiote.

Alkatearen adierazpenak