Albisteak

 
Helduen Hezkuntzako Ikastetxeak (HHI) datorren ikasturterako matrikulazio-epea ireki du. Oinarrizko ikasketak, artea eta DBH jarraitzeko ikastaroetarako izen-emateak irailaren 11 den ostirala arte egin ahal izango dira, Artekalea kaleko 8an, 2. solairuan.

Ikastaro horiez gain, gaztelaniazko eta euskarazko atzerritarrentzako alfabetatze-ziklo bat ere emango da, bai eta unibertsitatean eta goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko prestakuntza-programa arautuak ere.

Izena emateko ordutegia astelehenetik ostiralera 10: 00etatik 13:30era izango da, eta arratsaldez, berriz, irailaren 3an, 8an eta 10ean, 15:00etatik 19:00etara. Gainera, informazio gehiagorako 94 627 00 25 eta 94 627 01 57 telefonoak jarri dituzte.