Albisteak

 

Ekitaldian, Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak eta Mario Iceta Bilboko Gotzainak, Udalaren izenean, lore eskaintza egin du santuaren aurrean, gaixotasun horren ondorioz hildako pertsona guztien omenez.

Gernika-Lumoko Udalak ekitaldi instituzionala egin du gaur COVID-19ko biktimen eta alarma egoeran oinarrizko zerbitzuetan lan egin duten pertsonen omenez. San Roke herriko zaindaria da eta izurritea eta mota guztietako epidemietarako babeslea dugu. Ekitaldi horretan, kandela handi bat piztu dute San Rokeren irudiaren aurrean, eta Jose Mari Gorroño alkateak eta Mario Iceta Bilboko Gotzainak, santuari lore eskaintza egin zuten, gaixotasun horren ondorioz hildako pertsona guztien omenez.

Gernikak bere jaiak bertan behera utzi zituen, erantzukizunagaitik eta herritarren segurtasunagatik, koronabirusaren krisiaren ondorioz osasun larrialdiak eragindako testuinguruan. Ekitaldi hau izan da egin den bakarra.