Albisteak

 

Osasun Sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Agindua adierazten dauanez, Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako establezimenduek eta zerbitzuek goizaldeko 01:30a baino lehen itxi beharko dute, eta ordu horretatik aurrera han ezin izango da bezerorik sartu, ez eta ezer kontsumitu ere. Gehienez ere hogeita hamar minutu egongo dira lokala uzteko; beraz, goizaldeko 02:00etatik aurrera, lokala itxita egon beharko da jendearentzat, eta ezingo da berriro ireki goizaldeko 06:00ak baino lehen. Gauerdiko 00.00etatik aurrera, lokalen kanpoko kontsumoa terrazentzat mugatutako eta baimendutako espazioan soilik egingo da, mahaietan eserita eta aurreikusitako edukierak betez; beraz, establezimenduko produktuak edo edariak ezin izango dira terrazaren eremu mugatutik kanpo kontsumitu. Neurri horiek asteko egun guztietan aplikatuko dira, jaiegunak barne.

Terrazen ordutegia:

  • Domekatik eguenera: 24:00etara arte.
  • Bariku, zapatu eta jai bezperetan, 01:00etara arte.

Herritarrei eskaera berezia egiten zaie arduratsu jokatzeko. Gutako bakoitzak oinarrizko prebentzio neurriak errespetatu eta bete behar ditu, birusaren transmisioa ekiditzeko: maskarilak erabili, pertsonen arteko distantzia zaindu, eskuak garbitu, …