Albisteak

 

Gernikako Erialekuko lorategiaren inguruan kokatuta egonik, garai batean izan zuen protagonismoa berreskuratu du. Horretarako, Udalak modu integralean zaharberritu du instalazioa. Ekimena Barakaldoko Nicolás Larburu Lanbide Heziketako ikastetxeko Automatizazio eta robotika Industrialeko bigarren mailako ikasleen laguntzarekin gauzatu da. Izan ere, Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen ikastetxearekin, eta, horren bidez, ikasle horiek proiektua garatzeaz arduratu ziren, iturriaren balioa nabarmentzeko.

Diseinatutako proposamena, halaber, Siemens enpresak sustatutako "automatizazioa 4.0 industrian" prototipoen lehiaketa nazionalaren hamaikagarren edizioan aurkeztu zen. Berritze-planak 30.500 euroko aurrekontua izan zuen.

Hor sartu dira iturriaren kanpoaldea hobetzea eta ur-zirkuitua zuzentzea, koadro elektrikoaren diseinu berria eta etorkizunean martxan jartzeko programazio automatikoa.

Ekipamendu berriak jaurtitzen duen ur-zurrusten jokoak, gainera, hainbat koloretako argiak konbinatzen ditu.