Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak udal liburutegiak eskaintzen duen zerbitzua hobetzen jarraitzen du. Hala, herritarrei kulturarekiko harremana errazteko eta irakurzaletasuna bultzatzeko, postontzi bat jarri da liburutegiaren sarreran, eta bertan utzi ahal izango dira, herritarren arretarako ordutegitik kanpo, maileguan utzitako aleak.

"Aurrerapen hau eguneko 24 orduetan dago eskuragarri, eta, horri esker, edozein unetan mailegatutako liburuak, CDak eta DVDak itzuli ahal izango dira, liburutegia ireki arte itxaron beharrik izan gabe. Gainera, Covid19 ez kutsatzeko beste neurri gehigarri bat da ", zehaztu du Jokin Garatea Kultura zinegotziak.

Postontziak abantaila garrantzitsuak eskaintzen ditu erabiltzaileentzat, mailegu-mahaian ilarak saihesten dituelako eta erabiltzeko oso erraza delako. Itzultzeko arauak mailegu-mahaian eragiketa hori egiten den berberak dira, eta liburuak bizkarretik sartzea gomendatzen da, hondatzea saihesteko.

Hobekuntza hori lehendik egindakoei gehitu behar zaie, berritasunak eguneratuta eta horiek azalduta, erabiltzaileek errazago aukeratu ahal izan dezaten titulua; irakurketa pertsonalizatuak gomendatzeko zerbitzu bat abian jarrita; desiderata-zerbitzua eta liburutegien arteko mailegua eguneratuta; WhatsAppek berehalako mezularitza gaituta, informazioa eskatzeko eta zalantzak  berehala argitzeko; funtsa berrantolatuta, hurrengo irekierari begira. Ingurumenarekin,
aniztasunarekin edo komikiarekin lotutako atalak indartuz, besteak beste, eta seinalitika hotetuz.