Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udalak gune publikoak hobetzen jarraitzen du, eta oraingoan Merced-eko kalea birmoldatuko du 5. atariaren parean. Beraz, espaloia 21 metro luze eta 1,20 metro zabal duen kale-zati horrek 1,75 metroko espaloi zabalagoa izango du. Zoladura ez labaintzeko baldosarekin zolatuko da, eta langintza datorren astean amaituko dela aurreikusten da.