Albisteak

 
Gernika-Lumoko Kultur Etxeak 20 artista gernikarren lanak bildu dituen erakusketa antolatu du. Pintura, eskultura, ehun-diseinua eta argazkigintza izango dira "GernikArte 2020" erakusketaren 38. edizioan. Ekimen honetan parte hartzen duten sortzaileen artean Fernando Abaunza, Ricardo Abaunza, Luis Iriondo eta Borja Uriona daude, besteak beste. "Herriko artisten lana ikusgai egiteko hitzordu kulturala", Kultur Etxeko iturriek jakitera eman dutenez. Irailaren 25era izango da hitzordua.