Albisteak

 

Gernikako Turismo Bulegoa Safe Tourism Certified zigiluaren ziurtagiria lortu duen lehenengo 10etako bat da Estatu mailan. Zigilu hori Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak (ICTE) sortu du, eta SARS-CoV-2 birusaren aurrean kutsatzea prebenitzeko neurriak ezarri direla ziurtatzen du. Turismo-erakundeek borondatez eska dezakete zigilu hori, eta enpresa independenteek egiten duten auditoria bat gainditu ondoren lortzen da.

Bulegoak beharrezko segurtasun-neurri eta -protokolo guztiak hartu ditu bisitarientzako arretazerbitzu segurua bermatzeko eta nazioko eta nazioarteko turismo-operadoreengan konfiantza sortzeko. Safe Tourism Certified une espezifikazio teknikoen ezarpena ziurtatzeko marka bat da, ICTEk koordinatutako SARS-CoV-2 birusaren aurrean kutsatzea prebenitzeko prestatutako gidetan oinarrituta garatua.

Era berean, Gernikako Turismo Bulegoa 2005etik dabil lanean kalitatea ziurtatzeko, "Turismo Kalitatearen Q"maila lortu zuen Euskadiko lehen hiru bulegoetako bat izan baitzen. Ondoren, beste urrats bat eman zuen, eta 2016an Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu zuen.