Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak, Berdintasun zinegotziaren eskutik, 'Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana" jarri du abian, LGTBI kolektiboa ere kontuan hartuta.

Izapide horrekin hasiko da herritarren partaidetza-prozesua Planaren barruan, eta osasun-arrazoiak direla fase hau ezin izango da presentziala izan; beraz, hala nahi duten erakundeek edo herritarrek irailaren amaierara arte izango dute aukera iradokizunak edo zalantzak aurkezteko, berdintasuna@gernika-lumo.net posta elektronikoaren bidez. Halaber, udazkenean berdintasunaren arloan erreferenteak diren eragile sozialekin harremanetan jartzea aurreikusi da, hala nola ikastetxeekin, udalerriko Berdintasun Kontseiluarekin edo tokiko elkarteekin, besteak beste.

Gernika-Lumoko Berdintasun Planaren laugarren edizio hau emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren, genero-indarkeriaren prebentzioaren eta biktimen arretaren arloko udal-politika antolatzeko eta planifikatzeko egiten da.

Irati Martínez Agirrezabala Berdintasunerako eta Herritarren Partaidetzarako zinegotziak adierazi duenez, laugarren edizio honek "beharrezko tresnak emango dizkio udalerriari emakumeen eta gizonen eta LGTBI kolektiboa osatzen duten pertsonen arteko berdintasun eraginkorra bermatzeko, bai eta edozein diskriminazio mota desagerrarazteko ere, asmo handiko parte-hartze prozesu baten bidez".

Proposamen honek eutsi egiten die emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan udal-jarduera gidatu duten ardatz estrategiko gehienei udal-kudeaketan berdintasunaren zeharkakotasunari, genero-indarkeriaren prebentzioari eta biktimen babesari, berdintasunean oinarritutako hezkuntzari eta emakumeen parte-hartze publikoari, hain zuzen ere. Era berean, Gure herrian dokumentua egiteko diru-laguntza ematen duen erakundea den Emakundek diseinatutako Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana ere kontuan hartuko du.

Arloak duen asmoa da plan honek izango dituen partaidetza-prozesuak urrian amaitzea eta, ondoren, hura garatzen hastea, 2021ean indarrean jarri ahal izateko.