Albisteak

 

Gernika-Lumok aparteko San Pedro jaia ospatu zuen astelehen honetan, COVID-19 birusaren osasun krisiaren ondorioz.

Hala ere, Lumoko elizak, bere izena daramanak, santuaren omenezko ohiko meza ospatu ahal izan zuen, eta bertan izan zen Jose Mari Gorroño alkatea, Udalbatzako beste kide batzuekin batera, hala nola Iñaki Gorroño alkateordea, Jokin Garatea Kultura zinegotzia eta Jon Lejarraga Ekonomia Sustapeneko zinegotzia.