Albisteak

 

COVID-19k eragindako krisi sanitarioaren osteko deseskalada faseak gainditu ondoren, Gernika-Lumoko Udalak haur-parkeak ireki ditu berriro.Espazio horiek berriro ireki aurretik – guztira 8 eremu –, garbitu, higienizatu eta prest jarri dira. Gainera, osasungomendioei jarraituz, Udalak joko guztiak, paperontziak, hesiak eta espazio publiko horien ingurunea garbitzen jarraituko du.

Nolanahi ere, Udalak erne egoteko eskatu die herritarrei, eta gogorarazi du garrantzitsua dela osasun-agintariek ezarritako jarraibideak errespetatzen jarraitzea, bide publikoan zein edozein udal-eremutan. Neurriak, hala nola eskuak garbitzea edozein joko-elementu erabili aurretik eta ondoren, eta maskara espazio itxietan erabiltzea, eta ezarritako gutxienez metro eta erdiko distantzia fisikoa gordetzea ezinezkoa den espazio irekietan ere bai. Halaber, gomendagarria da jostailurik ez eramatea, eta, haurrentzako guneren batean pilaketak sortuz gero, udalerrian zehar dauden beste batzuetara hurbiltzea.