Albisteak

 

Gernikako Udalak 21.283.564,12 milioi euroko aurrekontua onartu du ekitaldi honetarako, izaera sozial nabarmenarekin. Iñaki Gorroño Ogasun eta Ondare zinegotziak azaldu duenez, "Egungo egoera ekonomiko zailarekin bat datozen zifrak dira, eta horiekin oso zorrotzak izaten jarraitu behar dugu". Gainera, "Testuinguru orokor honetan, Udala diru-sarreren araberako aurrekontuak egiten ahalegindu da, baliabideak optimizatzen saiatzeko irizpideari jarraituz, estrategikotzat jotzen diren inbertsioak lehenetsita".

Langileei dagokien kapitulua izango da aurrekontu-zorrotik gehien xurgatzen duen kapituluetako bat -5.611.445,87 milioi euro-, %2,87ko igoerarekin aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Nahiz eta aurten, bizi dugun salbuespen-egoera dela eta, plan ekonomiko honen protagonismoa Gizarte Ekintzako 1.293.751,92 euroko partidan ere badago.

Horrez gain, 2020ko kontuetan 1.806.149,82 euro agertzen dira Inbertsioen kapituluan, aurrekontuaren %9,07 hain zuen. Legegintzaldi honetarako aurreikusitako lanen artean, 284.000 euro izango dira San Juan kaleko irisgarritasuna hobetzeko proiekturako; 425.766,92 euro kirol-azpiegiturak berritzeko; 323.246,19 euro bideak mantentzeko; 67.924 euro Iparragirre kalean bidegorria eraikitzeko; 95.800 euro Pasealekuko erretiratuen egoitzako ekipamendua hobetzeko eta 180.100 euro hainbat jarduera egiteko.

Era berean, nabarmentzekoak dira ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuen kapituluak, 7.158.322,01 eurokoak, %4,64 igo baitira; eta transferentzia arrunten atala 5.013.430,19 eurokoa da, % 2,74 gehiago, eta aurrekontuaren % 25,18 da.

Beste alde batetik, erakunde autonomoen aurrekontuei ere oniritzia eman zaie. Zehazki, Kultur Etxeak 2.115.863,65 euro izango ditu; Kirol Patronatuak 1.749.761 euro; Udal euskaltegiak 472.028,13 euro eta Lanbide Ekimenen Zentroak 576.063,28 euro.