Albisteak

 

Kultur Etxea Fundazioak uztailean irekiko du kultura-jarduerak gauzatzeko elkarteentzako 2020ko diru-laguntzen ohiko deialdia. Laguntzak, norgehiagokaaraubidean, kultura sustatzearekin lotutako ekimenetan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzenduta daude. Baloratuko diren kontzeptuen artean ondorengoak daude: bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, originaltasuna, aukera eta hezkuntzaerrentagarritasuna eta genero-berdintasunean duen eragina. Jokin Garatea Kultura zinegotziak zehaztu duenez, "Diru-laguntza hauek herriko kultur sarea babestera eta sektorea bizirik mantentzera bideratuta daude, kalitatezko eta intereseko programak edo jarduerak babestuz".

Oinarriak hemen deskargatu daitezke (PDF 222KB) eta eskabideak aurkezteko epea uztailaren 1etik irailaren 30a arte egongo da indarrean, 14:00ak arte. Horiek Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, laguntzaren xede den jarduera-proiektuaren azalpenmemoriarekin batera.

Gutuna (PDF 291KB)