Albisteak

 

Udalak eta herriko jai batzordeek herriko ospakizun guztiak bertan behera uztea erabaki dute.

Neurri hori hartu da osasun publikoa babesteko, koronabirusaren krisiaren ondorioz osasunmurrizketa handiak dauden testuinguru honetan. Horrela, udan ohikoak diren jai eta ekitaldiak, hurrengo urtera arte, 2021, ezin izango ditugu ospatu.

Jokin Garatea Kultura eta Jaietako zinegotziak adierazi duenez, "Ekitaldi horiek ospatzeko jende asko biltzen da eta, egoera horretan, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-distantzia mantentzea ia ezinezkoa da". Era berean, herritarrei eskatu die ulertzeko, osasun-arrazoiengatik gertaera horiek bertan behera utzi behar izana, eta, aldi berean, honako hau iragarri du: "Udako jardueren egutegi alternatibo bat baloratzen ari gara, tokiko elkarteekin lankidetzan, birusaren hedapena geldiarazteko ezarritako espazio publikoen okupazio-mugekin bateragarria den formatuarekin, jarduera horiek arrisku barik ospatzea ahalbidetuko duten segurtasun- eta higienearloko beharrezko neurriak beteta.”

Era berean, eskerrak eman dizkie jai batzordeei, jai egitarauaren prestaketan parte hartzeagatik, eta egindako lanagatik, bai eta erabakiarekiko enpatiagatik ere.