Albisteak

 

Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak Eusko Jaurlaritzak merkataritzarako eta turismorako ematen dituen aparteko laguntzen gaineko informazioa plazaratu du. Laguntza horiek 15 milioi euroko zuzkidura dute, eta koronabirusaren krisiak eragindako sektoreen negozioak konpentsatzeko dira. Eskatzaile bakoitzak gehienez 3.000 euroko diru-laguntza jaso ahal izango du.

Jarduera nagusia turismoa edo merkataritza duten autonomoei eta enpresa txikiei emango zaizkie laguntzak, negozio-bolumena kontuan hartuta. Laguntzak jaso ahal izango dituzten negozioak izango dira osasun-alarmako aldian euren jarduera etenda izan dutenak, edo salmentetan %75etik gorako murrizketa izan dutenak.

Diru-laguntzek erabili behar izango dira ondorengo gastuak ordaintzeko: jarduera garatzen den establezimenduaren erosketa estaltzera bideratutako hipoteka-maileguen kuotei dagozkien ordainketak, edo alarma-egoera indarrean sartu eta 2020ko abuztuaren 31n elkarren atzean dauden hiru hilabeteri dagozkien establezimenduaren alokairu-ordainketak.

Laguntzak eskatzeko modua

Laguntzek aurkeztutako gastuaren %100 beteko dute, eta gehienez 3.000 euroko diru-laguntza emango da enpresa bakoitzeko. Diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako eta onartutako gastuek ez dute 750 eurotik beherakoak izan behar.

Laguntzak beste edozein diru-laguntzarekin bateragarriak dira, betiere diruz lagundutako kontzeptuaren kostua gainditzen ez bada.

Laguntzak eskatzeko prozedura izapidetze elektronikoa izango da, epeak hurrengo data hauetan amaituko dira: ekainaren 26an ostalaritzarakoa eta ekainaren 29an merkataritzarakoa.

Ohiko dokumentazioaz gain, erantzukizun-peko adierazpen bat eskatuko da baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eta diru-laguntzara aurkezten diren gastuen zerrenda eta baremaziorako informazio osagarriak ere bai.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Merkataritzako Bulego Teknikoarekin helbide elektroniko honetan edo telefono horretan: gatc@gernika-lumo.net. 94 625 79 40.