Albisteak

 

Hurbileko merkataritza da krisi honek gehien kaltetu duen sektoreetako bat. Pertsianak ia bi hilabetez itxita edukitzeak ez du diru-sarrerarik eragin. Hori dela eta, errealitate gogor horri aurre egiteko, Gernika-Lumoko Udalak 100.000 euroko partida bat prestatu du, "Nik Gernikan Merkataritza Bonoa" izenekoa, 47.266 merkataritza-bonu sortzeko, merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko.

Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak azpimarratu du "udalerriko saltoki txikiekiko konpromisoa". Alkatearen esanetan "saltoki eta ostalaritza biziak eta enpleguarekin konprometituak ditugu, eta guztion artean babestu egin behar ditugu".

Ekimenaren helburua da 30, 15, 10 eta 5 euroko lau txeke mota erostea, Udalak zati batean finantzatuta. Modu honetan, kontsumitzaileak Turismo Bulegora hurbilduta NAN-a edo identifikazio-agiri ofiziala aurkeztu beharko du, eta trukatzerako orduan, behar bezala beteta egon beharko dute, NAN-aren zenbakiarekin eta eroslearen sinadurarekin. Aukeratu ahal izango diren bonuak hurrengo hauek izango dira:

NIK GERNIKAN BONOA, MERKATARITZA-Bonoa: 30 euroko balioa izango du, horietatik kontsumitzaileak 20 euroko kostua izango du eta Udalak 10 eurokoa.

NIK GERNIKAN BONOA, PINTXO-Bonoa: 34.000 bonu argitaratuko dira. Bakoitzak 15 euroko balioa izango du, 10 euro kostako zaio kontsumitzaileari, eta Udalak 5 euro jarriko ditu. Bonu horri esker, pintxoak edota pastelak kontsumitu ahal izango dira taberna eta kafetegietan.

NIK GERNIKAN BONOA, MENU-Bonoa: 10 euroko balioa izango du, 7 euro kostako zaio kontsumitzaileari, eta Udalak 3 euro jarriko ditu. Horrela, eguneko menu bat edo karta bat kontsumitu ahal izango da.

NIK GERNIKAN BONOA, GOURMET-Bonoa: 5 euroko balioa izango du, eta 3 euro kostako zaio kontsumitzaileari. Ogitartekoak, hanburgesak, pizzak edo errazioak kontsumitzeko aukera emango du.

Kanpaina bi alditan egingo da, existentziak agortu arte: lehena, bonuen %70 zirkulazioan jarri dena eta dagoeneko martxan dagoena, abuztuaren 30ean amaituko da. Eta bigarren txanda urritik azarora bitartean egingo da. Gainera, ekimen honi atxikitako saltokiak kontsultatu nahi dituztenek honako atarian egin dezakete: https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2020/06/listado-de-establecimientos.html