Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udalak, alkate eta zinegotzien eskutik, omenaldia egin die gaur 12:00etan pandemian hil diren pertsona guztiei, minutu bateko isilunea eginda. Senitartekoak ere gogoan izan nahi izan ditu ekitaldi honek, alarma-egoeraren aurrean ezarritako prebentzio-neurriak izan direla-eta, euren senideei agur ezin esan ahal izan dieten guztiei.